Txan Magoa: "Europa mailako punta-puntako magoak ekarriko dituzte Elgetara"

Maider Arregi 2005ko mai. 11a, 13:43
Maiatzaren 13, 14 eta 15ean, Magia Mostra izango da Elgetan. Hori dela eta Arrasate Irratiak elkarrizketa egin dio Txan magoari I. Magia Mostrako galaren (zapatukoa) aurkezle izango dela aitzaki hartuta.

Hemen Arrasate Irratiko Aitziber Aranburuzabala esatariak eginiko elkarrizketaren laburpena:

Elgetara punta puntako Magoak etorriko dira, harrituta?

Bai, egia esan oso harrituta nago, aukera paregabea daukagu. Aho zabalik geratu nintzen kartela ikustean. Dagoeneko nahiko urte daramatzat magian eta ez nuen horrelako kartelik espero. Europa mailan lan gehien egiten dituzten punta-puntako magoak ekarri dituzte.

Txan magoa haurrekin ikustera ohituak gaude, baina helduentzako ikuskizunak ere eskaintzen dituzu?

Telebistaren ondorioz haurrekin lotzen dute nire irudia, baina nire espezialitatea helduentzako magia ikuskizunak egitean datza.

Anthony Blake ilusionista ere izango da ezta?

Bai, gaur egun Estatu mailako mentalista garrantzitsu bat da eta gainera bere espezialitatea, mentalismoa, oso era erakargarrian aurkeztuen du. Pena mereziko du bere ikuskizunak.

Mago batek badaki ikusle baten moduan egoten beste mago baten aurrean?

Magoa ikusle bilakatzen da. Kasu honetan bi mago mota daude, bata trikimailuaren atzetik dabiltzanak eta bestea masen atzetik eramaten uzten dena. Garrantzitsuena ilusioari eustea eta magiaren bidea jarraitzea da.

Aurkezle lanak zuk egingo dituzu eta punta-puntako magoak aurkeztuko dituzu.

Mago batek toki bat izan dezan lehiaketa eta erakustaldi askotan ibili behar dira. Hemen ordea, mago gutxi gaude eta ez dugu ezaguna egiteko lehiaketatan esku hartu beharrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak