Elkarrik kanpaina berria abiaraziko du: "Zuk zergatik behar duzu bakea?"

Elkarrik, elkarrizketa eta akordioaren aldeko gizarte mugimenduak, bakearen eta normalizazio politikoaren inguruan herritarren hamar mila testigantza bildu eta argitaratzeko kanpaina martxan jarriko du. Kanpaina hau 2005eko maiatzetik urrira bitartean garatuko da.

"Zuk zergatik behar duzu bakea?" Elkarrik galdera honen 10.000tik gora erantzun bildu eta argitaratu nahi ditu. Kanpaina hau "Zirt edo zart" gizarte ekimenaren barruan kokatzen da.

Egungo egoeran, Elkarrik negoziaziorako egutegi bat, bakerako eta normalizazio politikorako agenda bat adostea proposatzen die alderdiei.

Kanpainan parte hartzeko

"Zuk zergatik behar duzu bakea?" galderari erantzutea baino ez da behar parte hartzeko. Erantzuten duen pertsonaren datu guztiak ez dira eskatzen, nahikoa da bere izena ematea eta beste erreferentziren bat: adina, lanbidea, bizilekua edo bere testigantza.

Jasotako erantzunekin dosierra

Urrian, dosier bat argitaratuko da jasotako erantzun guztiekin. Ondorio batzuk eta proposamen zehatz bat erantsiko dira. Elkarrik txosten hau instituzioei eta indar politikoei aurkeztuko die ondoren. Txostena, Eusko Legebiltzarrera eta Nafarroako Parlamentura eramaterakoan duela hilabete batzuk bertan utzitako 122.513 sinadurekin lotuko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.