Euskonomia, Goiena.net-eko blog berria

Maider Arregi 2005eko maiatzaren 10a

Goienako blog komunitateak blogari berria dauka. Felix Gerenabarrenaren Euskonomia bloga on-line dago. Bagoaz poliki-poliki gure blogosfera handitzen eta dagoeneko 13 blog dauzkagu martxan.

Euskonomia blogean ekonomia izango du mintzagai Felix Gerenabarrenak. Felixek esperientzia zabala dauka eta oraingoan gure blogosferan murgildu da. Blog honetan, Euskal ekonomiari buruzko aipamenak egongo dira eta baita munduan gertatzen ari diren garrantzizko joera eta ekintzen kontakizunak ere.

Zorionak eta zorte on ibilbide berri honetan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak