Arrasate-Oñati lasterketa, bihar

Xabier Urtzelai 2005ko mai. 6a, 17:56
Dagoeneko hemen da Arrasate eta Oñati urtero batzen dituen lasterketa. Joan den urtean inoiz baino lagun gehiagok egin zuten korrika, 175 lasterkarik, hain zuzen, eta aurten ez dira gutxiago izango. Egin beharreko galdera, baina, ondokoa da: aurten ere Aitor Uribesalgo izango da azkarrena?

Iurretako korrikalaria izan da azken bi urteotan Oñatira lehen iritsi dena (35 minutu eta 26 segundo joan den urtean egindako denbora), baina oraindik gainditu barik dago Diego Garciak utzi zigun marka.

Joan den urtean ibarreko 116 lagun izan ziren proban, eta azpimarratzekoa da Oñatikoak izan zirela asko eta asko. Biharko lasterketaren gainean, baina, ikusi egin beharko da joan den astean Aloñako igoeran esku hartu zutenak zelan dauden. Seguru nekea aspaldi gainditu zutela, baina batek baino gehiagok oinetan egin zituen babak osatzeko denbora gehiago beharko du. Ez ahaztu, baina, biharko lasterketa herri lasterketa dela, eta aurrealdean ibiltzea baino euskararen aldeko ekimenean esku hartzea dela helburua.

Lasterketa 18:30ean hasiko da, Garibai Etorbidean, eta lasterketa aurretik eman ahal izango da izena. Kontuan izan, Oñatitik Arrasatera etortzeko autobusa jarriko dutela, 16:45ean Oñatiko Foru Enparantzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak