Blog komertziala, Interneten publizitatea egiteko bide eraginkorra

Maider Arregi 2005eko maiatzaren 6a

Goiena.net-ek blogen aldeko apustua egin du. Blog pertsonalez gain, blog komertzialak ere baditu. Izan ere, Interneten publizitatea egiteko bide erraz eta eraginkorra dira blog komertzialak.

Blog komertzialak aukera zabala eskainiko die komertzio bat dutenei edota publizitatea egin nahi dutenei. Gaur egungo tresna da bloga eta komertzio bat dutenek badute bloga. Debagoienean ere, komertzio askok bloga aukeratu dute Interneten beren negozioaren publizitatea egin eta bezeroekin harreman gertuagoa izateko.

Goiena.net-eko blog komertzialak martxan

Bergarako Arregi Aroztegia eta Eibarko Ohiak saltokiek badute blog propioa.

Aretxabaletako Atai Zerbitzu Digitalak eta Arrasateko Udalatx etxe agentzia eta Gallastegi tailerrak ere laster izango dute berea.

Gogoratu oso erraza dela bloga egin eta kudeatzea. Gainera, ikastaroak ere eskaintzen ditugu. Animatu eta jarri zaitez gurekin harremanetan webmaster@goiena.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak