Euskadi-Akitania-Nafarroako Unibertsitateen Arteko Komiteko Lehendakaritza hartuko du Mondragon Unibertsitateak

Nerea Zubiete 2005eko maiatzaren 5a

Euskal Autonomia Erkidegoaren, Akitaniaren eta Nafarroaren artean dagoen Unibertsitateen Arteko Elkarlanerako Erakundeko hurrengo Lehendakaritza Mondragon Unibertsitateak hartuko du. Hurrengo bi urteetan hartuko du erakundearen gidaritza Joxe Mari Aizega, Mondragon Unibertsitateko Errektore Ordeak.

Unibertsitateen Arteko Elkarlanerako Erakunde horretan 10 unibertsitate daude: 5 Akitaniakoak dira, 2 Nafarroakoak eta 3 Euskal Autonomia Erkidegokoak. Unibertsitateen Arteko Erakundeak hainbat helburu du. Alde batetik titulazio bikoitzak bultzatzen ditu. Horrekin lotuta, ikasleen mugikortasuna ahalbideratzen du, dauden unibertsitateetan aukerak emanaz. Eta jakina, unibertsitateek elkarrekin lantzen dituzte ikerketa eta berrikuntza proiektuak.

Unibertsitateen arteko hitzarmena 1994an sinatu zuten, ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko eta ikasleei aukerak zabaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak