Goiena.net-en hobekuntzak: blogei leku handiagoa

Editorea 2005eko maiatzaren 3a

Herriz herri eztabaida bat genuen orain arte, orain, berriz, bizpahiru baino ez ditugu izango irekita. Astero-astero zer eztabaidatu jakitea ez zen erraza eta, gainera, askotan, forzatu ere egiten genuen eztabaida hori. Horren lekuan, blogeko azken mezuak nabarmendu gura izan ditugu.

Blogak

Blogak

Goiena.net-en gero eta blog gehiago daude. Gure asmoa astean-astean blogari gehiago izatea da eta, momentuz, demaseko erantzuna izan dugu. Blog komunitatea sendotzen doa eta gorgor dator ate joka. Astero ematen ditugu ikastaroak eta blogari berriak aterako dira laster. Orain arteko blogak 8 dira, eta blog komertzialak ere badatoz. Dendariren batek, elkarteren batek edo enpresaren batek blog bat izatea gura balu, gurekin jarri behar da harremanetan. Gure komertzialak egingo dizu bisita. Idatzi: webmaster@goiena.com

Eztabaidak

Orain ere edozer eztabaidatu ahal izango da, noski, errespetuz egiten bada. Bidali dezakezu zure eztabaida-proposamena gure helbidera: webmaster@goiena.com da eta han jasotakoekin erabakitzen da eztabaidarako gaia eta herria. Orain ere posible izango da herri bateko zein besteko eztabaidak irekitzea, baina maiztasun txikiagoarekin.

Erregistratu beharra

Aldaketak poliki-poliki egiten joango gara eta jarriko zaituztegu jakinaren gainean. Hala ere, esku artean dugun lanetako bat da erregistratu ondorengo eztabaidak egitea. Eztabaidatzeko izena eman beharko da eta pasahitz bat jasoko duzu. Hau dena, hurrengo astean azalduko dugu astiroago, erregistratzearen kontua-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak