Domekan da Herri Urrats eta Debagunek autobusak antolatu ditu. Izena euskara elkarteetan eman behar da maiatzak 5, eguena, baino lehen. Autobuserako txartelak 7 euro balio ditu bazkideendako eta 10 gainerakoendako. Laguntzaile lanak egitera joan nahi duenak elkartekoei esan besterik ez du izena ematera doanean; prezio erdia egingo diote.
Autobusak Eskoriatzatik abiatuko dira eta herriz herri joango dira jendea batzen. Autobus geltokietan batuko dituzte. Hauxe da ordutegia:
- Eskoriatza: 08:00
- Aretxabaleta: 08:10
- Arrasate: 08:20
- Oñati: 08:40
- Bergara: 09:00
Bueltan, 19:00etan aterako dira Senperetik.