Istripua goizeko 08:15ean gertatu da Bergarako San Antonio auzoko Tavex-Algodonera lantegian. Suhiltzaileak goiz osoan zehar gorpua ateratzeko ahaleginetan ibili dira.
Aurten 24 langile hil dira lan istripuan Hego Euskal Herrian.
Etxeak egin behar dituzte hor
Adarra enpresak erosi zion lursail hori Tavex-Algodonerari etxeak egiteko, 17.000 m2 guztira. Algodonerako bulegoak Gabiria Dorrera pasako dira.