Arrasateko XVIII. Abesbatza topaketa

Maider Arregi 2005eko apirilaren 28a

Arizmendi Ikastolak antolatutako XVIII. Abesbatzen Topaketa Uarkape pilotalekuan izango da apirilaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan. Topaketan beste zentrotako umeak eta ikastolako gune ezberdinetako ikasleak izango dira protagonista nagusiak, bereziki, Haur Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak.

Edizio honetan, zortzi koruren ekitaldiez gozatzeko parada izango da, guztiak ere, lau maila ezberdinetan sailkatuta. Nahiz eta koru gehienak Arizmendi Ikastolako guneetatik etorri, aurten kanpoko hiru eskola etorriko dira topaketara. Aramaiotik San Martin Herriko Eskolako haurrak hurbilduko dira, Oñatitik Txantxiku Ikastola eta Berriztik, aldiz, bertako Institutua.

Aurtengo berritasun nagusia, toki aldaketaz aparte, Arizmendiko langileen koruaren estreinaldia izango da.

Sarrera 3 euro izango da eta lortutako dirua Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat izango da, umezurztegi batetako urte beteko bazkaria ordaindu ahal izateko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak