Haika-Segi auziak gaur izan du azken eguna. Epaileek, epaia eman bitartean, auzipetu guztiak aske uztea erabaki dute. Auziperatutako 14 lagun kartzelan egon dira gaur arte. Hala ere, horietatik bik kartzelan jarraituko dute beste auzi batzuek tarteko baitituzte. Aiora Epelde eta Arkaitz Rodriguez dira espetxean jarraituko duten biak.
Auzipetuek, epaiketa "politikoa" izan dela salatu dute. Arantza Zulueta, gazteen defentsa abokatuaren arabera, "gazteak absolbitu egin beharko lirateke ez dagoelako kontrakoa egiteko frogarik".