Danbaka Musika Lehiaketako irabazleak amaitu ditu diskoko grabaketa lanak

Maider Arregi 2005ko api. 27a, 13:48
Danbaka Musika Lehiaketako irabazleak amaitu ditu diskoko grabaketa lanak. Orain diskoari azken ukituak ematea besterik ez zaie falta Sharon Stoner taldekoei.

Sharon Stoner, talde oñatiarrak amaitu du diskoaren grabaketa. Orain, banan-banan abesti guztiei forma ematen ari dira Mikel, Iñigo eta Egoitz, Sharon Stonerreko kideak, eta laster, kaleratzeko prest izango dute gainera. Horretarako, baina, produktua kaleratuko dien diskoetxe bat bilatu beharko dute.

Danbaka lehiaketako irabazleak

Sharon Stonerrek irabazi du Danbaka Musika Lehiaketako lehen edizioa. Horrek ate ugari zabaldu dizkiela adierazi du Egoitz Olalde bateria joleak Arrasate Irratiak, goizean egin dio elkarrizketan. Kontzertu askotarako deitu diete eta kritika oso onak jaso dituzte gainera, ikus-entzunezko zein prentsa idatziko hedabideetan.

Uda parterako kontzertu gehiago dituzte aurreikusita. Izan ere diskoa kalera irteterakoan desiatzen egongo gara taldearen Stoner musika entzuteko.

Asteleheneko Goienkariak erreportaje zabala egingo du diskoaren grabaketa lanen nondik-norakoak kontatuz.

Zorionak eta animo hirukote!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak