Oñatiko eta Arrasateko hainbat abeltzainen iritziz, indarrean dagoen legearen arabera, hiltegikoa udal-eskumeneko zerbitzu publikoa da, ezinbesteko zerbitzua. Eta horregatik Mankomunitatearen ardura dela aldarrikatzen dute idatzi batean. Hiletgiak Bizirik plataformak egiten duen proposmenarekin ez datoz bat, beraz.
Hiltegia Bizirik Plataformak hiltegi publikoaren aldeko proposamena aurkezten du, baina kontzesio administratiboaren formula planteatuz. Proposamen horren arabera, hiltegia publikoa izango litzateke, baina enpresa pribatu batek kudeatuta. Horretarako, Mankomunitateak finkatutako baldintzak kontuan izanda, hiltegia kudeatzeko lehiaketa publiko egitea aurreikusten dute.
Arrasate eta Oñatiko 213 abeltzainek berriz, hiltegi erabat publikoa nahi dute. Eta euren eskaerak , idatziz, Arrasateko eta Oñatiko Udaletan eta Debagoieneko Mankomunitatean aurkeztu dituzte. Aurerrantzean gainerako herrietan babesa jasotzen saiatuko dira, sinadurak jasoz.
Udalek eta Mankomunitateak apirilaren 30ean hartuko dute hiltegiaren gaineko erabakia.