HUHEZIk Gizakom bloga sortu du

U.A. 2005ko api. 21a, 12:27
Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, Gizakom izeneko bloga sortu du. Blogaren helburua da informazioa zabaltzea fakultate horretako Giza Zientzietako bi karreraren gainean.

Bi karrera izango ditu mintzagai Gizakom blogak:

  • Enpresarako Giza Zientziak.
  • Informazioa eta Komunikazioa.

Lehena orain zortzi urte abiatu zen. Bigarrena, berriz, ikasturte honetan. Gizakom izenak ere giza zientzien ideia iradokitzen du, komunikazioarekin batera.

Interesa dutenengana iristeko

Blog honekin HUHEZIk iritsi nahi du bi karrera horietan interesa izan dezaketen guztiengana: gurasoak, ikasleak, orientatzaileak, irakasleak eta Giza Baliabideetako arduradunak.

Joxe Aranzabal izango da editore Gizakom blogean. Hala ere, inguruan izango du talde bat, informazioa eta aholkuak emateko. Jon Sarasua, Arantza Ozaeta, Juanjo Otaño, Iñigo Arriaran eta Miren Gabantxo irakasleek osatuko dute talde hori.

Esperimentu bat da

Gizakom esperimentu bat da HUHEZIrentzat, eta, oraingoz, horregatik dago aterpetuta Blogger plataforma doakoan. doako blog plataforman.

Gaurtik aurrera, beraz, ikasketa horiekin lotutako albisteak elkarrizketak eta iritzi artikuluak argitaratuko dira Gizakom blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak