Emango dugu hauteskundeen berri eta baita Elgetako Kafe Antzokian egingo den B&B topaketarena ere.
Hauteskundeak
Goienak badu Extranet bat Lehendakaritzarekin zuzenean konektatua dagoena. Zuzenean jasoko ditugu emaitzak eta jaso ahala emango ditugu goiena.net-en. GOITBk eta Asteleheneko Goienkariak ere luze eta zabal emando du egun honek ematen duenaren berri.
Blog & Beers
Topaketa hasiko da 18:30ean eta hauteskunde emaitzak ere jarraitu ahal izango dira pantaila handi batean. Pintxoak, ogitartekoak, edateko zerbeza eta baita bestalakorik ere. Helburua, blogarien artean berba egin eta elkar ezagutzea. Zu ere etor zaitezke gura baduzu, baita blogik ez baduzu ere.
Blogarien topaketa honetako orri ofiziala