Blogari berriak badatoz: ikastaroa egin dute

Nati Arrieta Larrañaga 2005eko apirilaren 15a

Ikastaro batetik idazten dihardut. Bertan ari dira blogeatzen Elena, Alberto, Eli, Mirari, Edu, Joseba, Edorta... Blog berriak etorriko dira laster. Gaur blogari bakoitza joango da blogarekin besapean. Ea laster erakusten dizkiguten.

Lehendik ere bagenituen blogariak, eta orain badatoz berriak. Zuk ere bloga gura duzula? Jarri gurekin harremanetan eta esan egiguzu nolakoa gura duzun. Sortuko dugu bat zuretzako eta zuk zeuk kudeatuko duzu. Animatzen bazara idatzi egiguzu:webmaster@goiena.com.

Ikastaroa Luistxo Fernandezek eman du eta baita ondo azaldu ere. Atentzio handiarekin jarraitu dute eskola eta seguru laster ikusiko ditugula blog berriak sarean. Ondo etorria emango diegu Goiena.net-en blog berri bat argitarau ahala.

Lehendik dauden blog pertsonalak:

  • Faroa (Joxe Aranzabal)
  • Klik Bikoitza (Imanol Soriano)
  • Mathiasen kopilotua (Edu Mendibil)
  • Piperrautsa (Mikel Irizar)
  • Superbai (Goio Arana)
  • Zinema (Antonio Zabala)

Blog komertzialak:

  • Arregi Aroztegia (Bergara)
  • Ohiak denda (Eibar)

Helbide guztiak dituzue hemen eta baita informazioa eta azkenengo mezu zein blogetan izandako erantzunak: www.goiena.net/blogak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak