Plazatik Gaztetxera bertsolari txapelketa hasiko da gaur, hilak 15

Usoa Agirre 2005ko api. 15a, 11:51
Aurten ez da Debagoieneko gaztetxeetan egingo txapelketa, baina ibarreko bertsolariek parte hartuko dute. Andere Arriolabengoa aramaioarra, Jokin Labayen arrasatearra eta Ander Lizarralde oñatiarra izango dira txapelketako lehenengo kanporaketan, Beñat Ugartetxea, Unai Muñoa eta Joseba Gojenolarekin batera.

Gaur, apirilak 15, egingo da txapelketako lehenengo kanporaketa Ondarroako gaztetxean. Afaria egingo dute 20:30ean eta ondoren egingo da saioa, 22:30ean.

Hurrengo saioak

  • Apirilaren 22an, Debako gaztetxean.
  • Apirilaren 29an, Soraluzeko gaztetxean

Hiru saioetan puntuazio altuena lortzen duten sei bertsolariek Mutrikuko gaztetxean egingo den finalean kantatuko dute, maiatzaren 7an.

Bertsolariak

Sustapen sariketa izanik Eskolarteko txapelketarako garaia joan eta plaza aukera gutxi duten bertsolariak arituko dira. Bertsolariak gonbidapen bidez aukeratzen dira.

Epaimahaia

Hiru aurresaioetan eta finalean epaimahai bera izango dute bertsolariek. Aitzol Astigarraga, Eneritz Azkue eta Asier Ibaibarriaga arituko dira.

Egin beharreko lana

Aurresaioetan bertsolari bakoitzak ondorengo lana burutu beharko du:

  • Ofizioko bi saio egokitutako doinuan
  • Koplatan (handia edo txikia) 4na kopla
  • Gai bati 2 bertso doinu eta neurri librean

Finalerako lanak :

  • Ofizioka 3na bertso 8ko handian.
  • Ofizioka 3na bertso 8ko txikian.
  • Hasierako puntua emanda 2 bertso osatu 8ko Txikian.
  • Kartzelakoa, gai bati 2 bertso neurri eta doinu librean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak