Klasikoen Gordailua sortu dute Susaren Armiarma.com helbidean

Usoa Agirre 2005eko apirilaren 14a

Patxi Salaberri aramaioarra izan da proiektuaren arduraduna. Euskal literaturako testu klasikoen bilduma sakon eta zehatza da.

  • Euskal testuak dira gordailuan jaso direnak, "klasiko" izendapenarekin ezagutzen ditugunak. Literaturaren alorreko testuak dira gehienak, baina ez bakarrak.
  • Euskal literaturako lehen agerpenetatik 1936ko gerrak ezartzen duen mugara arte ekoitzi diren euskarazko literatur testuak biltzeko asmoa du guneak.
  • Gordailua da, testu horiek denak batzen dituen tokia delako. Irakurtzeko, erabiltzeko, ezagutzeko testuak dira, eta hala balia daitezen da egileen asmoa.

Hiru ataletan banatu dituzte testu klasikoak:

  • Herri literatura: Lau ataletan banatu dituzte herri literaturako testuak. Balada, poesiak, kantak, ipuinak, kondairak, antzerkia, atsotitzak eta beste aurkituko dituzu bertan.
  • Testuak: Testu zaharrak eta epigrafikoak bildu dituzte.

Testu barruan bilatzeko aukera

Corpus arakatzaileak 205 libururen barruan bilaketak egiteko aukera eskaintzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak