Goiena Telebista
Goiena Telebistak saio berezia eskainiko du igandean, apirilak 17, arratsaldeko 19:45etan. Hainbat analistez inguratua izango da Gorka Etxabe eta Debagoieneko herriekin egingo dira konexioak.
Arrasate Irratia
Arrasate Irratiak hauteskundeen inguruko datuak eskainiko dizkigu FM 107.7an arratsaldeko 19:45etatik aurrera. Gainera, astelehenean goizeko 09:00etan, hauteskundeen gaineko balorazioak entzuteko aukera izango da.
Asteleheneko Goienkaria
Hauteskundeen gaineko emaitzak jasoko ditu Asteleheneko Goienkaria-k. Hortaz, ohiko informazioaz gain, oraingo astelehenean, sei orrialde eskainiko zaizkie hauteskundeei:
- Debagoieneko emaitzak.
- Autonomia Erkidegokoak.
- Aurreko hauteskundeekiko konparazioak.
- Taulak eta grafikoak.
- Iritziak, analisiak eta balorazioak.
- Eguneko gora-beherak.
Astelehenean, hauteskundeak gure ibarrean eman dutena... eta gehiago, Asteleheneko Goienkaria-n.
Harpidedun ez direnendako, ohiko egunkari saltokietan eskuragai 0,90 eurotan.
Goiena.net
Debagoienako datuak on-line izango dituzue jakin ahala. Zure herriko datuak inon baino lehenago. Gainera, Espaloia Kafe Antzokian egingo den Blogs & Beers: blogari euskaldunen topaketaren berri ere izango duzue.