Grabatu da GOITBko hauteskunde eztabaida. GOITBn 21:00etan

I.A. 2005ko api. 12a, 21:15
Bost hautagaiak aritu dira Espaloia Kafe Antzokian Gorka Etxaberen gidaritzapean. Hilaren 12an, 21:00etan emango da GOITBn. Gatazka politikoak hartu du eztabaidaren zatirik handiena, baina jendartetik egindako galderek eman dute bidea eztabaida sozialaren gainean ere iritziak entzuteko.

Goitb eta Arrasateko irratian emango da eztabaida oso-osoa gaur, hilak 12, baina goiena.net-en aurrerapen txiki bat eman gura izan dugu.

Aktualitatea EHAK-rekin lotuta dagoela aipatu du Gorka Etxabek eta horrekin hasi da eztabaida.

  • Joseba Egibarrek (EAJ-EA) esan du Otegi eta Salaberri parlamentari izan direla orain, baina legearen aplikazioa dela eta jokoz kanpo utzi dituztela. "Aukera guztiak" taldearena ere beste aukera bat izan da eta kanpoan utzi dute. Momentu honetan, lehenengo momentutik zegoen zerrenda bat Batasunaren bozkaren norabidearen jomuga izango da eta horrek ahalbidetzen du nolabait parte hartzea.
  • Nekane Erauskin (EHAK): Hauteskunde hauetan ezkerraldetik ikusten zen hutsunea bete nahian hasi ginen, baina lehentasuna beste kontu batzuri eman diogu. Programarekin ezin zela aurrera segi ikusi zen eta uste izan dugu demokrazia eta bakearen aldeko jarrera bultzatu behar zela. Horren aldeko apustua egin dugu eta Batasunak eta ANV-k ere eman digute babesa.
  • Joseba Alvarez (Batasuna): Goienari eskerrak eman dizkio platora gonbidatzeagatik, hasi baino lehen, eta jarraitu du esaten: Izan ditugu arazoak Ertzantzarekin eta Euskal Telebistarekin ere bai. Kanpaina antidemokratikoa da eta gu ez egonda hauteslegoari eskatu diogu EHAKri ematea boza. Begoña Errastik esango du gura duena, baina hauteskunde hauek antidemokratikoak dira. .
  • Aintzane Ezenarro (Aralar): Alderdien legea erabili da interesatu denean eta orain interesatzen ez denean ez. Instrumentu politikoa da. Ez direla erabat demokratikoak esan duenean errezoia eman dio Ezenarrok Alvarezi. Aukera berdintasunaz hitz egiten denean ez da egon bakarrik Batasuna kaltetua. ETBn ez da egon Aralar. Iruditzen zait asko hitz egiten dela berdintasun eta indarkeriaz eta denok dugula aukera guztiak bermatzeko beharra. Batasuna eta Aralar ETBn ez egoteaz badago ardura, baina ardura bera eskatu behar da kartel batzuen gainean beste batzuek jartzen direnean, Angiozarren egin duten moduan.
  • Antton Karrera (EB): partiduen legeak egoera distortsionatu dute. Batasuna bera aurkeztea nahiago nukeen, baina... Aintzanek esan duenarekin bat egiten dut eta gaineratu ez dela ona errespeturik eza. Oso-osorik errespetatu behar dugu besteek egiten dutena. Demokrazia gutxitzea PP-k hasi eta PSOEk jarraitu duen kontua da, eta orain, horren ondorioak pairatzen ari gara.

Eztabaidak, noski, gehiagorako eman du, baina hasierako zati hau jaso ahal izan dugu beste lan batzuetan hasi aurretik. Gonbidapena egina dago Debagoienean bizi zaretenoi: GOITBn 21:00etan eta 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak