Internet zerbitzua eskuratzeko beste aukera bat

Goiena 2005ko api. 7a, 19:20
Kable gabeko Internet zerbitzua bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Kelnara eta Goiena enpresek. Horren bitartez, Internet iristen ez den leku askotan Internet erabiltzeko aukera izango dute orain. Murun ipinitako antena bat erabiliko dute horretarako.

Hemen inguruko leku gehienetan, kablea erabiltzen dute Internet eskuratzeko. Baina leku edo bizilagun askok ezin dute hori egin, kablea ez delako behar den tokiraino iristen (ibarreko baserri asko daude egoera horretan).

Hala, bada beste sistema bat, kable gabekoa. Kasu horretan, uhinen bitartez bideratzen dute seinalea. Eta kablea iristen ez den leku askotara iristea lortzen dute uhinek.

Kelnara eta Goiena.net

Gauzak horrela, bide hori aprobetxatu eta Internet eta telefonia finkoa eskuratzeko aukera eskaintzen du gure ibarrean Arrasateko Kelnara enpresak. Hain zuzen ere, hori bideratzeko hitzarmena sinatu du oraingo astean Goiena.net-ekin. Horri esker, orain arte zerbitzu horiek eskuratu ezin zituzten Arrasateko, Aretxabaletako, Aramaioko, Eskoriatzako eta Gatzagako auzo eta baserri askok izango dute Internet banda zabalaren bitartez lortzeko aukera.

Goienak, berriz, hitzarmen horren bidez lortuko duena da sarearen bitartez bideratzen duten informazioa modu errazago eta bizkorragoan helaraztea, eta kablea iristen ez den lekuetara iristea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak