Ardoa dastatzen erakusten duen webgunea martxan

Maider Arregi 2005ko api. 7a, 14:35
Mikel Garaizabalek gaur, apirilaren 7an, aurkeztu du animazio eta multimedia bidez ardoa dastatzen erakusten duen lehen webgunea.

Ardo kopa bat eskuartean izanik, edonork egin dezake proba. Ez da enologoa izan behar. www.catarvino.com webgunean sartu eta era praktiko batean ardoa nola dastatu erakutsiko digu webgune bitxi honek.

Bost zentzuak

Ardoaren analisi zehatza egiteko, webgune honek banan-banan bost zentzumenak aztertzen ditu: Ikusmena, usaimena, dastamena eta ukimena. Bertan, ardoak daukan kolorearen arabera sailkapena egingo dugu. Baita daukan usaimena eta dastamenaren arabera ere. Ardoaren zaporeak sortzen dituen ukimen-sentsazioak ere aztertzen dira wengunean.

Hileko gai

Hileko gaia atalean, Mikel Garaizabalek ardo botila nola zabaldu pausuz pausu azaltzen du.

Saia zaitez

Saia zaitez atalean berriz, ardo zahar eta gazte bat desberdintzen erakusten du Mikelek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak