Dantzari Eguna 2005 Soraluzen ospatuko da

Maider Arregi 2005ko api. 6a, 17:51
Dantzari Eguna apirilaren 16an ospatuko da Soraluzen. Sei urtean behin antolatzen du Debagoieneko herri bakoitzak Dantzari Eguna, eta aurten Soraluzeri egokitu zaio antolaketa lanen ardura hartzea.

Soraluze, administratiboki Debagoieneko herria ez den arren, dantza arloan Debagoieneko dantza taldeekin antolatu ohi ditu emanaldiak.

Dantzari Egunean, Oñati, Arrasate, Antzuola, Bergara eta Soraluzeko dantza taldeak izango dira protagonistak. Ekitaldian, Lore-Gazteak, Arrostaitz, Oñatz, Xamatz, Oinarin eta Urrats taldeetako dantzari nagusiek parte hartuko dute. Guztira 200 dantzari inguru elkartuko dira.

Berrikuntza ugari

Domekatik zapatura

Aurten berrikuntza ugari izango da. Orain arteko edizioak beti domeketan antolatu izan dira baina aurten lehen aldiz antolatzaileek zapatura pasatu dute Dantzari Eguna. Zapatua dantzan eta jai giroan ibiltzeko egun egokiagoa denaren ustearekin egin dute aldaketa. Egunari bizitasun handiagoa ematea da helburua.

Sagardoa eta erromeria

Horretarako, dantza erakustaldiez gainera, eta egunean zehar jai egitarau erakargarriagoa eskaintzeko asmoarekin, bost sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera izango da eta erromeria ere izango da Patxi Perezen taldearekin.

Egitaraua

  • 11:00etan ongi etorria dantzariei

  • 12:00etan kalejira
  • 12:30ean goizeko alardea
  • 14:30ean dantzarien bazkaria
  • 17:00etan arratsaldeko alardea
  • 19:00etan sagardo dastaketa
  • 19:00etan Patxi Perez bat, bi, hiru! taldearekin dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak