Lanbide Heziketako ikasleek atzerrian egingo dituzte praktikak

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko mar. 23a, 09:41
Hiru hilabete egingo dituzte Finlandia, Txekia, Suedia, Alemania, Italia edo Poloniako enpresetan lanean eta ikasketak bukatuta bueltatuko dira etxera. Eskualdeko bederatzi ikasle joan dira atzerrira egun hauetan.

Guztira EAEko 116 ikasle joan dira egun hauetan atzerrira praktikak egitera eta horietako bederatzi eskualdeko ikastetxeetako ikasleak dira:

  • Bergarako Migel Altuna Institutukoak, bost
  • Oñatiko Larraña Institutukoak, bi
  • Aretxabaletako Aretxabaleta Arrasate Institutukoa, bat
  • Arrasateko Eskola Politeknikokoa, bat

Lanera

Ikasle hauek hiru hilabete egingo dituzte atzerriko enpresetan lanean eta ikasketak bukatuta dituztela itzuliko dira etxera. Administrazio eta fidantzak, metal arloa zein informatika arloko enpresetan egingo dituzte praktikak, besteak beste.

Ikaslan

Ikaslan duela 15, 16 urte sortu zen eta EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeak biltzen dituen erakundea da. Ikasleak 400 orduko praktikak atzerrian egiteko proiektu honek Bruselatik, Jaurlaritzatik eta Aldunditik jasotzen du finantziazioa eta ikasleek soilik euren gastuetarako dirua eraman behar dute; bidaia eta egonaldia ordainduta dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak