- Debagoienean kilometro asko saldu dira 97. Berez, 69 kilometro zeuden saltzeko, baina kilometro erdi egin duenik ere egon da osoa ordainduta. Kilometroa 320 euro ordaindu da.
- Denetarikoak erosle: Enpresak, kuadrilak, Udalak, politikariak, Kultura taldeak, dantzariak, gaztetxeak, koadrilak...
- Kuriosoa: Gatzagan leku okerretik joan zen. Udaletxera hartu ordez, Dorletarako bidea hartu zuen. Beste herrietan fin-fin joan dira korrikalariak furgonetaren atzean.
- Puntual: ez da erraza puntual pasatzea, baina gure ibarrean puntualtasuna zaindu zen. Batzuetan bizkorrago eta hirigunean trankilago, baina puntual ibili ziren antxitxiketalariak.
- Aldarrikapenek lekua izan zuten: presoak izan ziren behin eta berriz gogoratu zirenak.
- Liburuak Korrika Andolin Eguzkitza> idazlea eta euskaldun berriak oro har omentzen ditu Korrikaren 14. edizio honek. Edorta Jimenezek proposatuta, liburua eraman ohi du hamaika korrikalarik lekukoaren ondoan. Susa argitaletxeak ere bere liburuak eskaini dizkie korrikalariei, eta horrela Santurtziko hainbat lekuko aldaketetan Andolin Eguzkitzaren Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki> liburua banatuko du korrikalarien artean. Bilboko azken 30 kilometroetan ere Andolinen liburu bana eroan ahal izango dute korrikalariek. Bizkaiko azken kilometroetan, idazle bakoitzaren herrian, bertako idazle baten liburu bana izango da lekuko aldaketaren txandan, Durangon, Iurretan, Lekeition, Ondarroan, Arratzun, Gernikan, Mundakan, Barakaldon, Getxon, Mungian, Larrabetzun, Bilbon... Korrika amaitu ostean irakurtzeko liburuak denak.