Hainbat urtetan Londresko Euskal Etxeak (London Basque Society) Korrika antolatu du Ingalaterrako hiriburuan. Are gehiago, azkeneko urteotan korrika egiteaz gain, musika jaialdiak ere egiten dituzte. Iaz Berri Txarrak taldeak kontzertua egin zuen. Aurten, berriz, Arrasateko, Ondarroako eta Arantzako (Nafarroa) kideak dituen Fjord taldea gonbidatu dute.
Martxoaren 19an izango da kontzertu hori Oxford House aretoan. Fjordekin batera, Radio Revolucion izeneko taldeak joko du.
Bitxikeri moduan aipatu beharra dago Londresko kontzertuaren biharamunean, domekan, Fjord taldeak Korrikaren bukaerako jaian joko duela Bilboko Arenalean.