Kilometroak 2007 Bergaran ospatuko da, Aranzadik antolatuta

Goiena 2005ko mar. 11a, 09:25
Gipuzkoako Ikastolen jaia, Kilometroak, Bergaran antolatuko dute 2007 urtean. Asteleheneko batzarrean erabaki zuen Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak Bergarako Aranzadi Ikastola izendatzea bi urte barruko Kilometroak antolatzeko.

Erabakia behin behinekoa da eta alda daiteke baldin eta premia larriagoa duen beste ikastola batek 2006ko martxoa baino lehen egingo balu eskaria. Baina, ondo bidean, Bergaran ospatuko da. Datorren urtekoa Oiartzunen antolatuko dute.

Kilometroak Debagoienean

Horrenbestez, bi urteko epean, Debagoienean antolatuko dute Kilometroak jaia. Aurten, jakina denez, Leintz aldean ospatuko da, Arizmendi Ikastolak antolatuta. Batik bat, Aretxabaletan barrena igaroko da ibilbidea.

Ibilbide laua

1991ko Kilometroak jaia ere Bergaran antolatu zuen Aranzadik. Orduan ez bezala, 2007. urtekoan ibilbide laua egin nahi dute eta, seguruen, trenbide zaharra erabiliko dute horretarako, Labegaraietatik Osintxuraino. 1991koan San Martzial ermita eta Zurragan barrenetik igaro zen ibilbidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak