Etxeratek dei egin du hilaren 19an Fleuryra egingo den martxan parte hartzeko

Goiatz Arana Begiristain 2005ko mar. 9a, 11:58
Etxerat elkarteak bat egin du Euskal Preso Politikoen Kolektiboa burutzen ari den borrokaldiarekin, eta hilaren 19an Parisko Fleury espetxera egingo den martxan parte hartzeko deia luzatu dute bertako kideek.

Ibarreko preso politikoen senitartekoek bat egin dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa burutzen ari den borrokaldiarekin. Euskal preso politikoak txandakako ‘txapeo’ bat burutzen ari dira espetxe guztietan urtarrilaren 4az geroztik. Borroka ekimen horrek isolamendu politikoarekin bukatzeko eskatzea du helburu.

Kolektiboak prozesu politikoan parte hartzeko bermeak nahi ditu eta, horretarako, beharrezkoa dela oinarrizko eskubideekin batera eskubide politikoak ere onartzea esan du Etxeratek.

Hilaren 19an, Fleuryra

Euskal preso politikoen borrokaldiari euren atxikimendua azaltzeaz bat, hilaren 19an Fleury-Merogisera egingo den martxa nazionalean parte hartzeko deia luzatu dute Etxerateko kideek. Parisko espetxe hartan hil zen iaz Oihane Errazkin presoa. Autobusa martxoaren 18an, 19:30etan, aterako da Arrasateko Garibaitik. Txartelak Irati tabernan daude salgai, 10 eurotan ikasle eta langabeentzat eta 20 eurotan gainerakoentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak