Gaur 25 urte egin zituzten legebiltzarrerako lehen hauteskundeak

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko martxoaren 9a

EAJ, HB, PSE-PSOE eta EE izan ziren lehen lau alderdiak. 1980ko martxoaren 9an egin zituzten legebiltzarrerako lehen hauteskundeak.

Otsailaren 15etik martxoaren 7ra egin zuten alderdi politikoek euren kanpaina ofiziala. Hala ere, egun gertatzen den moduan, orduan ere lehenagotik hasi ziren propaganda egiten. Garrantzia handia eman zioten alderdiek kanpainari. Hiru astetan 300 mitin baino gehiago egin zituzte: EAJk, adibidez, 84 egin zituen eta HBk 55. Hauek izan ei ziren jendetsuenak.

Alderdi batzuk berdinak dira gaur egun ere, baina gehiago ere baziren: HB, EE, EAJ, PSE-PSOE, AP, LKI, EMK, PKE ... Azkenean, EAJk lortu zituen boto gehien, HB, PSE-PSOE eta EEren aurretik. Hauexek dira 1980ko martxoaren 9ko hauteskundeen emaitzak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak