Blog komunitatea sortu dugu Goiena.net-en

Dagoeneko sei blogari daude Goiena.net-en eta bagoaz pixkanaka blog komunitatea sortzen. Joxe Aranzabal, Mikel Irizar, Leire Kortabarria, Edu Mendibil, Antonio Zabala eta Goio Arana dira Goiena.net-eko lehenengo sei blogariak. Baina, joango da komunitatea handitzen.

Goiena.net-en babespean sortu dira sei blogak. Baina, blogak pertsonalak izanik, guztiek dute bereizgarriren bat. Helbide honetan aurkituko dituzu orain arteko blog guztiak: www.goiena.net/blogak

  • Faroa: Joxe Aranzabalek Goiena.net-en jarri du orain bere Faroa. Lehen ere ezaguna dugu euskal blogosferan Joxe.
  • Piperrautsa: Mikel Irizarrek izen bereko zutabea du egubakoitzetako Goienkaria-n. Berak dioen moduan, "ogibidez bankari, ofizioz mahastizain eta afizioz komunikatzailea" dugu Irizar.
  • Arrosak latan: Leire Kortabarria kazetari oñatiarraren bloga. Bere "eguneroko gogoetak, iritzi artikuluak eta klasifikaezinak" batzen ditu blogean.
  • Mathiasen kopilotua: Edu Mendibil kazetari bergararraren bloga. Mathias Ruszt-en omenez eman dio izen hori blogari. "Interneten nabigatu eta naufragatu, abenturak eta desbenturak konpartituko" ditu Mendibilek.
  • Zinema: Antonio Zabala bergararrak astero egiten du film baten gaineko kritika Goienkaria-n. Bere blogean ere jasoko ditu kritika horiek.
  • Superbai: Goio Arana arrasatearraren bloga da Superbai. Diseinatzailea da Goio eta Arteman komunikazio enpresan dihardu lanean.

Coreblog erabilita egin ditu blogak CodeSyntax enpresa eibartarrak. Hain zuzen ere, enpresa horrek berak euskaratu du blogak egiteko Coreblog softwarea.

Zu ere izan zaitezke blogari

Baina, komunitatea handitu nahi du Goiena.net-ek. Blogari izan nahi baduzu orain duzu aukera. Jarri zaitez harremanetan Goiena.net-eko webmasterrarekin. Bloga Interneten jartzen den dietario pertsonala da, bitakora. Ez da gauza zehatz bati buruz idatzi behar; bakoitzak bere zaletasunen, inpresioen edo bizi duenaren gainean idatziko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.