Cambridgeko ingelesezko azterketak Debagoienean egin ahal izango dira

Leire Kortabarria 2005ko mar. 7a, 11:43
Cambridgeko Unibertsitateko ingelesezko azterketak Oñatin egiteko aukera dago. Lehen Hezkuntzan, DBH, Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan dabiltzan debagoiendar guztiei dago zabalik dei hori. Matrikula egiteko epea zabalik dago Elkar Hezi ikastetxean hilaren 18 arte.

Cambridgeko Unibertsitateak eta Euskal Kristau Eskolak urtarrilean sinatutako hitzarmen baten bidez, Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeak Cambridgeko azterketa ofizialak Oñatin egiteko aukera zabaltzen die debagoiendarrei. Matrikula egiteko epea zabalik dago Elkar Hezi ikastetxean bertan. Argibideetarako, 943 78 28 70 telefonora deitu behar da eta Maite Gantxegirengatik galdetu.

Azterketak Oñatin egiteak bi abantaila nagusi ditu: batetik, urrutiagora joan beharrik ez izatea; bigarrenik, ohiko bideetatik baino merkeagoa izango dela. Adibidez, First Certificate tituluarendako azterketarendako matrikula 130 euro kostatuko da, 150 beharrean.

Guztira, 11 titulurendako azterketak izango dira. Lehenengoa maiatzaren 14an izango da, eta azkena, ekainaren 7an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak