Emakume langileen egunaren haritik hainbat ekintza antolatu dituzte

M.D. 2005ko mar. 7a, 10:05
Kale agerraldiak, afariak, zine emanaldiak, dantzaldiak, antzezlanak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte Debagoienean.

Martitzenean da eguna eta Arrasateko Emakumeen Kontseiluak kale agerraldia deitu du Seber Altubetik (19:00). Bergaran, 17:30ean, txokolatada eta dantzaldia iragarri dituzte Artatsen, Beke eta Jam aretoko emakumeek. Eskoriatzan, berriz, Abuela antzezlana egingo du Virginia Imazek, 18:00etan Ibarraundin, Udalak eta Amuska taldeak antolatuta.

Emakume langileen egunaren ostekoetan ere bada egun hori gogora ekartzeko hitzordurik. Eguaztenean eta eguenean, Bergaran, Latinoamerikako emakume talde batek hitzaldia egingo du Go Jam aretoan (18:30). Martxoaren 11n, Antzuolan, Te doy mis ojos filma jarriko dute eta emakumeen kontrako tratu txarren gaineko berbaldia emango du Ermuko Emakumearen Sustapenerako arduradun Asun Ramosek. Asteburuan emakumeen azoka dago Arrasaten, eta afaria, Aretxabaletan. Afarirako deitu: 943 71 42 22.

Emakume langileak

ESK sindikatuak egin du emakume beharginen gaineko azterketa Bergarako MAYC enpresan. Datuen arabera, 2003ko urtarriletik 2005eko otsailera bitartean MAYCen egindako behin behineko 313 kontratuetatik %29 sinatu zituzten emakumeek. Sindikatuak salatu du, epe horretan egindako kontratazioen %70 gizonezkoak izan direla eta "denbora laburragoan lortzen dute mugagabeko kontratua, emakumeekin alderatuta. Emakumeek ezegonkortasunaren kateari lotuak jarraitzen dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak