Arizmendi ikastolako Guraso Eskolak hitzaldiak eskainiko ditu

Maider Arregi 2005ko mar. 4a, 16:52

Arizmendi ikastolak gurasoek euren seme alabekin dituzten arazoei aurre egiteko hitzaldiak antolatu ditu, Guraso Eskola programaren barruan.

Guraso Eskolak, gurasoek umeekin eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten arazoak tratatzen ditu; nola ezarri arauak, agresibitatea, pixaren kontrola, lo arazoak... eta pedagogia munduko profesional batek bideratuta izaten dira.

Hitzaldiak HH, LMH eta DBHko familiei zuzenduta daude eta formazio saioak ordu bete eta ordu t´erdi bitarteko iraupena izaten dute.

Ekainera bitartean izango dira hitzaldiak. Datorren astean bi hitzaldi emango dituzte.

Lehen hitzaldia

Tokia: Almen gunea

Eguna: Martxoak 7 astelehena

Ordua: 18:00

Gaia: "Nola jokatu ikasleen agresibitatearen aurrean"

Hizlaria: Jose Felis Aspizua (MINTZA Psikologia Zentroa Gasteiz)

Nori zuzenduta: Lehen Mailako Hezkuntzan (LMH) seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.

Bigarren hitzaldia

Tokia: Umezaintza-Uribarri gunea

Eguna: Martxoak 8 asteartea

Ordua: 18:00

Gaia: "Nola hasi eskolan modu egokian"

Hizlaria: Jose Felis Aspizua (MINTZA Psikologia Zentroa Gasteiz)

Nori zuzenduta: Haur Hezkuntzan (HH) seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak