Elurra dela eta, hasi dira arazoak mendateetan. Zenbait errepidetan elurra eta izotz plakak daude eta kontu handiz gidatzeko eskatu du Herrizaingo Sailak.
Hona hemen eguerdiko 12:00etako egoera: Arlaban, Leintz Gatzaga, Udana, Kanpanzar eta Deskargako mendateak irekita daude baina kontu handiz gidatzeko eskatu du Herrizaingo Sailak elurra eta izotz plakak daude eta. Elgeta kamioendako itxita dago eta derrigorrezkoak dira kateak autoendako.
Tenperaturak behera egingo du eta 100 metrora botako du elurra iluntzean.
Mendateen berri jakin dezakezue telefono honetan: 902 112 088. Baita webgune honetan ere: www.trafico.euskadi.net