ETAren indarkeria etetea eta Batasunaren legeztatzea lehenbailehen gauza daitezen dei larria egiten du Elkarrik. Arestian esan bezala, datorren larunbatean, martxoak 5ean, eguerdiko 12:00etan, hiru elkarretaratze deitu ditu Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
Aldarrikapenak
Hiru aldarrikapen nagusi egingo ditu Elkarrik: Indarkeriarik eza, bazterketarik eza eta konponbide negoziatua.
Hiriburuetan irakurriko diren manifestuak desberdinak izango dira eta hiru aldarrikapen hauen muina ezagutzera emango dute. Manifestu bakoitza pertsonalitate jakin batek irukurriko du.