Gure inguruko mendate gehienen informaziorik ez Herrizaingo Saileko webgunean

Nerea Zubiete 2005ko ots. 28a, 13:31
Herrizaingo Sailak abian du errepideen eta mendateen gaineko egoeraren berri emateko webgunea. Izan ere, neguan edurrarekin eta izotzarekin egoera aldakorra baita. Webgune horretan, ordea, gure inguruko mendate bi baino ez dira azaltzen, Arlaban eta Deskarga.

Herrizaingo Saileko www.trafico.euskadi.net webgunean sartuz gero, ez dugu aurkituko Elgetari, Kanpanzarri, Leintz Gatzagari, Udanari, Elosuari edo Kurtzetari buruzko ezelako argibiderik. Ikusiko ditugun mendate bakarrak, Debagoiena ingurukoak, Arlaban eta Deskarga dira.

Errepide sareak nagusi

Herrizaingo Sailetik lehentasuna ematen dio errepide sare nagusiari eta bestea aipatu ere ez du egiten. Gainera, webguneak badu aukera herrialdeetan klikatzeko, lehen usteetan bertako argibide zehatzagoak jakiteko. Baina bertara sartuz gero, hutsik azaltzen da hurrengo orria. Eta hala dela baieztatu digute gainera Herrizaingo Sailean, bigarren mailako gure mendateei buruz, ez dugula argibiderik aurkituko bertan.

Bestalde, gogoratuko dugu Herrizaingo Sailak eskura jarri duela telefono zenbaki bat, errepideen egoerari buruzko informazioa zabaltzeko. 902 112 088 da telefono zenbaki hori eta hor bai, edozein mendateren gaineko argibideak emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak