Hain justu ere, lau karrileko errepidea izango da, bi noranzko bakoitzerako. Hala, tarte horretan (860 metro luze) izan daitezkeen auto pilaketak ekidin nahi dira.
Proiektuaren aurrekontua 2,5 milioi euro da, eta sei hilabetean egin nahi dute. Errepide berria egiteko, inguruko lursail batzuk hartzea aurreikusi dute. Ekainaren hasieran hasi nahi dituzte lanok. Diputazioak aurrez ikusi du udarako Epeleraino heltzea AP-1 autobidea.