Kamioien joan-etorria gutxitu nahi dute, trenak kamioiak eramanda

Goiena 2005ko ots. 25a, 11:25
Jaurlaritzaren arabera, Abiadura Handiko Trenari esker, egunero 1.000 kamioi gutxiago ibiliko dira Irun eta Gasteiz artean. Era berean, erregai gutxiago gastatu, eta ingurumenari mesede egingo zaiola uste dute.

Bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko ahalmena izango duen trena du helburu Jaurlaritzak. Eta, hala, gaur egun kamioiz hain beteta diren errepideen onerako izango dela uste dute. Bereziki, Gipuzkoan sumatuko da kamioien joan-etorriaren gutxitzea. Irun eta Gasteiz arteko errepidean, egunero 1.000 kamioi gutxiago ibiliko dira.

90 eta 230 km/h

Horretarako, Abiadura Handiko Trenak gehienez 230 km/h-ko abiadura hartuko du, eta gutxienez 90 km/h-koa. Jaurlaritzako ordezkariak Suitzan egon berri dira, merkantziak garraiatzeko trena bertatik bertara ezagutzeko. Era horretan, kamioiak trenetara igo, eta eurentzat egokitutako konboietan joango dira. Eusko Jaurlaritzaren ustez, istripuak gutxitu eta zirkulazioa arintzeaz gain, erregaien kontsumoa jaitsi egingo da, eta ingurumenari mesede egin. 7.100 litro gasolio gutxiago kontsumituko dira egunean, egin dituzten kalkuluen arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak