Korrika martxoaren 16an pasatuko da Debagoienetik

Goiena 2005eko otsailaren 25a

Martxoaren 10ean Orreagan (Nafarroa) abiatu eta martxoaren 20an Bilbon amaituko da Korrika 14. Ibarrera martxoaren 16an, arratsaldean, sartuko da Udanatik eta martxoaren 17an, gauerdia pasatuta, Leintz Gatzagara helduko da.

Guztira, 2.150 kilometro egingo ditu hamar egunetan Korrika 14k, euskararen alde. Ibarrean izango duen ibilbidea, honako hau da:

  • Udana: 15:38:02
  • Oñati: 16:10:32
  • Bergara: 17:46:44
  • Elgeta: 18:41:59
  • Elorrio: 19:16:26
  • Kanpanzar: 20:07:47
  • Arrasate: 21:58:17
  • Aramaio: 22:43:47
  • Aretxabaleta: 23:22:47
  • Eskoriatza: 23:42:17
  • Leintz Gatzaga: 00:14:47

Kilometroa 320 euro

Jakina da lekukoa eraman ahal izateko, kilometroak erosi behar direla. 320 euro balio du bakoitzak eta Debagoienean, Arrasateko AEKn erosi daitezke (943 77 03 69). Bestalde, norbanakoek ere Korrika laguntzaile egiteko aukera dute. Ibarreko hainbat denda, taberna zein ikastetxetan 12 euro ordaindu eta trukean pin bat eta txartel bat jasoko dituzte. Horrekin deskontuak izango dira Euskal Herriko hainbat denda eta zerbitzutan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak