Debagoieneko blog komunitatea sortu nahi du Goienak

Goiena 2005ko ots. 23a, 10:52
Zuk ere blogari izan nahi baduzu, horretarako aukera eskaintzen dizu orain Goienak. www.goiena.net/blogak helbidean joango gara blogak sortzen. Gurekin harremanetan jartzen denak blog bat edukitzeko eskubidea izango du. Momentuz, blog bakarra dago: Joxe Arantzabalen Faroa. Bloga Interneten jartzen den dietario pertsonala da, bitakora.

Blog hauetan idazteko ez daukazu informatikaz jakin beharrik. Oso erraza da kudeatzea eta zure esku utziko dugu dena. Blogari izan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan webmaster@goiena.com helbidean. Ez dizugu dirurik kobratuko, baina eskatuko dizugu errespetuz idaztea zure blogean. Zure idatziek edozein arazo sortuko balute, zu zeu izango zara erantzulea.

XML feed bidez irakurtzeko aukera

Blog hauek XML feed bidez irakur ditzakezu eta baita blogaren helbidea klikatuta ere. Joxe Arantzabalena ikusteko, adibidez, helbidea hauxe duzu: www.goiena.net/blogak/faroa

Blog komertzialak

Aurrerago, blog pertsonalez gain, blog komertzialak ere izango ditugu. Zure denda, negozioa, saltokia... sarean izan nahi baduzu ez egin dudarik. Jarri gurekin harremanetan eta gure komertziala gustura asko joango da zuengana. Harremanetan jartzeko: webmaster@goiena.com edo 943 79 21 00.

Zer da bloga?

Adituen iritziz, Interneti dagokionez 2004. urtea weblog edo blog delakoen urtea izan zen. Bloga Interneten jartzen den dietario pertsonala da, bitakora. Edonork sor dezake bere bloga Goiena.net-en eta bertan nahi duenari buruz idatz dezake: Eguneroko gorabeherak, kultura ekitaldiak, gai konkretuen inguruko iritziak, hedabideetan agertzen diren albisteez, surfaz, drogez, asteburuez...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak