Kontuz izotzarekin

Gorka Etxabe 2005ko ots. 23a, 08:31
Herrizaingo sailak jakitera eman du errepideetan izotza dagoela, eta oso arriskutsu daudela gure ibarreko zenbait errepide. Momentuz zirkulazio arazorik ez daude, eta istripurik ez da gertatu Debagoienean. Gipuzkoan eta Araban ere ez da arazo larririk, bai, ordea, Bizkaian.

Deskargan, Arlabanen eta Leintz Gatzagan izotz asko dago, eta arretaz gidatzea komeni da. Elgetan eta Kanpanzarren ere izotzaren ondorioz kontu handiz gidatu beharra dago.

Ibarreko errepide gehienetan izotza

Goizaldean arazo dezente eragin ditu izotzak lantokietako aparkalekuetan. Besteak beste, Aretxabaletako Coprecin auto askok arazoak izan dituzte aparkalekutik irtetzeko.

Aretxabaleta eta Arrasate artean zenbait izotz plaka daude, eta udaleko zein aldundiko beharginek gatza bota dute.

Bost gradu zero azpitik

Goizeko zazpietan bost gradu zero azpitik zeuden Aretxabaletan, eta hiru gradu zero azpitik Arrasaten. Tenperatura oso baxuak izan dira ibarreko herri gehienetan.

Debagoienean istripurik ez

Zorionez, baina, istripurik ez da izan Debagoieneko errepideetan. GI-627 errepidean auto ilarak gertatu dira, baina istripu aipagarririk ez.

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian arazoak

Goizeko arazorik larrienak A-8 autobidean izan dira, izotzaren ondorioz zenbait autok elkar jo dute eta auto ilarak gertatu dira Muskiz inguruan. Gipuzkoan eta Araban, berriz, zirkulazioan normaltasuna izan da nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak