Kontzentrazioak egingo ditu 18/98 + plataformak

Maider Arregi 2005ko ots. 22a, 12:59
Kontzentrazioak egingo ditu 18/98 + plataformak Bergara eta Arrasaten. Kontzentrazioak eguena, otsailak 24, arratsaldeko 19:30ean izango dira.

Arrasaten eta Bergaran eguenean, otsailaren 24an, 18/98 + plataformak deitu duen kontzentrazioekin bat egin dute Debagoieneko Batasuna eta herrietako plataformek. Gainera, larunbatean Bilbon egingo den manifestaldirako deia ere egiten dute.

Sei debagoiendar inplikatuta

Sei dira makrosumario honetan inplikatuta dauden debagoiendarrak: Jose Luis Elkoro, Xabier Arregi, Iñigo Elkoro, Fermin Lazkano, Amaia Arrieta eta Natale Landa.

Mozioak udal guztietan

Bestalde egun hauetan Madrilen, euskal gazteriaren aurka egiten ari den epaiketa fartsa salatzeko mozioa aurkeztu dute ibarreko udal guztietan. 18/98 + plataformaren arabera, "Bergaran, momentuz, ez da aurkeztutako moziorik tratatu, oraingo honetan eta egoeraren larritasuna kontutan harturik eta gainera bai Victoriano, bai PNV-ko beste buruzagi batzuk Kursaalean egon zirela kontutan harturik, mozio hau tratatzea espero dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak