Elurra arazoak sortzen ari da errepideetan

Gorka Etxabe 2005ko ots. 22a, 08:55

Azken ordua (12:40): Gatzaga erabat itxita dago oraindik ibilgailu guztiendako. Elgeta, Udana, Deskarga, Kanpanzar eta Arlaban zabalik daude baina kontuz eta arretaz gidatu behar da.

11:20: Gatzaga erabat itxita dago ibilgailu guztiendako. Elgetan, autoek kateak behar dituzte eta itxita dago kamioi eta autobusendako. Kanpanzar, Deskarga, Arlaban eta Udana mendateetan kontuz gidatu behar da.

10:10: Kanpanzar itxita dago kamioi eta autobusendako eta autoak kateak behar dituzte. Elgeta erabat itxita dago, baita Gatzaga ere. Udana zabalik dago baina kontuz gidatu behar da. Deskargan eta Arlaban mendatean ere kontuz gidatu behar dute ibilgailu guztiek. Kamioiek oraindik ezin dute ibili Arabako errepide guztietan eta autoek kateak behar dituzte. Etxegarate itxita dago Gasteizerako norabidean eta kontuz gidatu behar da Donostiakoan. Orduña ere itxita dago, baita Izaba ere. Urbasan ere kateak behar dira. Foronda eta Loiuko aireportuetan atzeratu egin dituzte hegaldiak elurra eta haizeagatik.

09:55: Leintz Gatzaga eta Elgeta mendateak ibilgailu guztiendako itxita daude. Deskargak itxita jarraitzen du kamioi eta autobusendako; autoendako kateak derrigorrezkoak dira. Arlaban eta Kanpanzarren erne izotza eta elurrarekin. Herrizaingo Sailak kontu handiz gidatzeko eskatu du elur asko baitago errepidean. Arabako egoera omen da okerrena: errepide guztiak itxita daude kamioiendako. Hobera egingo ei du eguraldiak arratsaldean.

09:30:Deskarga itxita dago kamioi eta autobusendako baina zabalik autoendako, kontuz gidatu behar da, ordea. Gatzaga, berriz, ibilgailu guztiendako dago itxita. Arabako egoera ei da okerrena: errepide guztiak itxita daude kamioiendako. Hobera egingo ei du eguraldiak arratsaldean.

7:30eko egoera: Debagoienean arazo larriak eragin ditu elurrak gaur goizean. Deskarga itxi egin dute goizeko zazpi t´erdietan. Elurteak eta izotzak eragin dituzte arazoak. Gainerako mendateak irekita daude, eta istripu larririk ez da izan.

Kontu handiz gidatzeko gomendioa egiten ari da behin eta berriro Ertzaintza. Errepideak oso arriskutsu daude, eta goizeko elurteak eragin ditu arazo larrienak. Hori bai, zorionez, ez da istripu larririk izan gure ibarrean.

Deskarga itxi egin dute 7:30ean

Deskargako mendatean sekulako elurtea ari du eta itxi egin dute goizeko 7:30ean. Errepidea erabat txuritu da eta izotza ere badago. Elosun kateak derrigorrezkoak dira autoendako eta kamioiak ezin dira bertatik igaro.

Kanpanzar, Elgeta, Arlaban eta Leintz Gatzaga irekita

Oso arriskutsu daude Kanpanzar, Elgeta, Arlaban eta Leintz Gatzaga baina momentuz irekita daude. Ertzaintzak jakitera eman digunez, behin eta berriro ari dira errepide horietatik igarotzen elurra kentzeko makinak eta horrexegatik ez dituzte itxi.

Hori bai, izotza eta elur dezente dago eta kontu handik gidatu beharra dago. Udana ere, Legazpi eta Oñati artean, irekita dago.

Egoera aldakorra

Une batetik bestera aldatu daiteke errepideen egoera, hori dela eta komeni da autoa hartu aurretik Herrizaingo sailera deitzea.

Mendateen berri jakin dezakezue telefono honetan: 902 112 088. Baita webgune honetan ere: www.trafico.euskadi.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak