Debagoienak ezetz esan dio itunari Arrasatek eta Eskoriatzak izan ezik

A.G. 2005ko ots. 21a, 10:55

Arrasaten baiezkoak %52,2 atera zuen eta Eskoriatzan %50,7. Horiek dira geurean baiezkoak atera dituen emaitzarik altuenak. Ezezkoak, orotara, botoen %50,7 eraman du.

Espero zen eta halaxe gertatu zen atzo. Europako Itunaren galdeketak ez zuen arrakasta handirik izan, nahiz eta Estatu espainiarrean baietza gailendu zen. Debagoienean ere halaxe izan zen, herritarren %36,3a baino ez zen hauteslekuetara joan. Abstentzioa altua izan da, beraz, %63,2koa, hain justu. Hauteskunde egunaren aurretik nabari zen atxikimendu eza baieztatu dute erreferendumaren emaitzek.

Orokorrean boto oso gutxi zenbatu zituzten hauteskunde-mahai guztietan eta herririk gehienetan, emaitzak jasota zituzten 20:30 alderako.

Debagoienak ezetz

Bederatzi herritatik zazpitan ezetza nagusitu zen. Arrasate eta eta Eskoriatzan, berriz, aldeko jarrera azaldu dute boto emaileek. Arrasaten baietzak bostehun botoko aldea atera zion ezezkoari eta Eskoriatzan, aldiz, 55 boto.

Aipatzekoa da, bestalde, Bergaran ezetzak izan duen erantzuna: 551 botoren aldearekin nagusitu zen. Leintz Gatzagan oso jende gutxi animatu zen botoa ematera - 68 lagun baino ez ziren hauteslekura joan- eta baietzak 11 boto bakarrik atera zituen.

Gipuzkoak baietz

Gipuzkoan hautesleen erdiak baino gehiagok egin zuen bat abstentzioarekin, geurean bezala, baina, Debagoienean ez bezala, baiezkoa izan zen nagusi. Baiezkoak %56,07 izan ziren; ezezkoak, %40,7.

Gipuzkoan gertatu bezala, EAEn ere abstentzioa altua izan zen (%61,2); botoen kasuan, baiezkoak %62,6 izan ziren eta ezezkoak %33,6.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak