Leintz Gatzaga itxita, gainerako guztiak irekita autoentzako

Gorka Etxabe 2005ko ots. 21a, 09:13

Debagoieneko errepideen egoera honako hau da goizeko zazpietan Herrizaingo sailak emandako informazioaren arabera. Leintz Gatzaga izan ezik, Debagoieneko gainerako mendate guztiak irekita daude. Hori bai, Elgetan eta Elosun autoek kateak behar dituzte.

Arlabanen elurra eta izotza dago, baina elurra kentzeko makinek egindako lanari esker mendatea ez dute itxi. Hori bai, kontu handiz gidatu beharra dago.

Elgetan eta Elosun kateak derrigorrezkoak dira autoendako

Elgetan eta Elosun autoek kateak behar dituzte eta itxita daude kamioientzat.

Deskarga, Udana eta Kanpantzar arriskutsu baina irekita

Deskarga, Udana eta Kanpantzar irekita daude. Mendate horietan izotza dago eta baita elurra ere. Hiru mendateetan kontu handiz gidatu beharra dago.

Leintz Gatzaga itxita

Leintz Gatzaga, berriz, itxita dago. Atzo iluntzeko zortzietan itxi zuten Leintz Gatzagako errepidea eta goizeko zazpietan jasotako informazioaren arabera ez dute ireki oraindik. Elur asko omen dago eta baita izotza ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak