Besteak beste, Udal Euskaltegien gaineko informazioa, ikasleen txokoa, helbide interesgarriak eta albisteak biltzen ditu webgune berriak.
Lau atal nagusi
Nortzuk gara: Udal Euskaltegien sareari buruzko informazioa, metodologiari buruzkoa eta eskaintzaren gainekoa aurkituko duzu atal horretan, besteak beste.
Txokoa: Euskara ikasten ari denaren txokoa. Euskarazko irakaskuntzan dauden mailak, dauden azterketak eta titulazio ofizialak, euskarazko produktuak... horien guztien berri izango du ikasleak.
Helbideak: Ikaslearentzako hainbat helbide interesgarri.
Albisteak: Udal Euskaltegiei buruzko albiste orokorrak eta euskaltegi bakoitzekoak biltzen ditu atal horrek. Albisteak, gainera, XML feed bidez jaso ditzakezu.
Artemanek egin du webgunea
Artemanen bidez berritu dute webgunea Udal Euskaltegiek. Artemanek gehitu du edukia eta egin ditu gestioak webgunea berritzeko. Webgunea egiterako orduan, honako ezaugarri hauek hartu dira kontuan:
- Eleaniztasunerako prestatuta egotea
- Kudeatzeko erraza izatea
- Enpresa albisteak eta berriak erraz gehitzea bideratzea
- Bilatzaileetan ondo kokatzeko prestatuta izatea
- Diseinu korporatibora moldatzeko gauza izatea, erabilgarritasuna eta web diseinuaren estandarrak betez.
Alde teknikoa, CodeSyntaxek garatu du, Korpoweb plataforma erabiliz.
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.udaleuskaltegiak.net