Xakean, derbia

Xabier Urtzelai 2005ko ots. 18a, 11:04
Euskadiko maila goreneko xakeko ligan, Ohorezko Ligan, Debagoienak bi ordezkari ditu: Arrasateko San Andres eta Aretxabaletako Arlutz. Derbia jokatuko dute bihar Arrasaten, behar ezberdinekin. Arrasatekoak larri dabiltza, baina Aretxabaletakoak ezin dira despistatu.

Bihar, 16:30ean, Altamirako egoitzan bi talde horiek jokatuko duten derbia berotzen hasteko bi taldeetako xakelariekin izan gara, Josu Tornayrekin eta Fran Miguelekin. Arrasate San Andres taldea azkenaurrekoa da sailkapenean, Arlutz taldea, berriz, erdialdean dago. Tornayk esan digu zorte txarra izan dutela: “Ez dut uste aretxabaletarrak gu baino hobeak direnik. Hori bai, aretxabaletarrek dagoeneko badakite Ohorezko Ligan zelan jokatu, eta hori igarri egiten da".

Fran Miguelek ere bat egin du Tornayrekin; aretxabaletarrak ez du uste bi taldeen artean alde handia dagoenik: “Biharko derbian, normalena izango litzateke 2-2 egitea. Gu irabaztera joango gara, baina ezin dugu hanka sartzerik egin, puntu guztiak dira-eta beharrezko. Orain arteko jardunaldiei dagokienez, esango nuke arrasatearrek ez dutela zorte handirik izan. Argi daukadana da, baina, gure taldea oso lehiakorra dela. Gorengo mailan ez da komeni ordezkoekin ibiltzea, eta gure taldeko lau xakelariek kale ez egiteko konpromisoa hartu genuen, hortxe dago gakoetako bat”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak