Elurra arazo gaur ere

Goiena 2005eko otsailaren 16a

Azken ordua (16:00): Mendate guztiak zabalik jarraitzen dute. Hala ere, Herrinzaingo Sailak kontuz gidatzeko eskatu du elurra baitago errepidean.

Hori da Herrizaingo Sailetik esan digutena.

Egoera 12:30ean: Mendate guztiak zabalik daude. Hala ere, Herrinzaingo Sailak kontuz gidatzeko eskatu du elur asko baitago. Elgetan kateak derrigorrezkoak dira.

Egoera 11:30ean: Une honetan mendate guztiak zabalik daude Gatzaga izan ezik. Arlaban, Deskarga, Udana eta Kanpantzarren kontu handiz gidatu behar da elur asko baitago. Elgetan berriz, kateak derrigorrezkoak dira.

Egoera 10:00etan: Arlaban zabalik dago auto eta kamioiendako, ez da katerik behar; Deskarga turismoendako zabalik dago, autobus eta kamioiendako itxita; Gatzaga eta Kanpantzar guztiz itxita daude; Udana irekita dago eta ez dira kateak behar; Elgeta ordea, irekita dago baina kateak behar dira.

Egoera 09:30ean: Bazterrak zuri esnatu zaigu gaurko eguna. Gatzaga, Kanpantzar eta Deskarga mendateak itxita daude; Arlaban autobus eta kamioiendako itxita dago eta kateak behar dituzte autoek; Elgetan kateak behar dituzte auto eta kamioiek; eta, azkenik, Udana zabalik dago, baina kontuz pasa behar da bertatik.

Eguraldi iragarpenaren arabera, okerrera egingo du eguraldiak ondorengo orduetan. Kontuz ibili, beraz, errepideetan.

Tenperaturak 0 gradu inguruan ibiliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak