Ez dute esan tranbiaren lanak noiz hasiko dituzten

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ots. 14a, 18:20
Udaletxeek aurkeztutako alegazioak aztertu eta proposamenak adosten dituztenean hasiko ei dituzte lanak. Alvaro Amann garraio sailburuak aurkeztu du Debagoieneko tranbiaren proiektua Arrasaten.

Alvaro Amann Garraio Sailburua, Jose Juan Glz. Txabarri Diputatu Nagusia eta Debagoieneko alkateak izan dira tranbiaren proiektuaren aurkezpenean. Monterronen egin dute azalpena eta tranbia nondik pasako den ikusteko panel handi batzuk jarri dituzte.

Hiru urte

Tranbia egingo dutela esan zuten. Proiektuaren planoak udaletxeetan daude ikusgai eta alegazioak aurkezteko epea ere zabalik dago. Gaur, oraindik, ez dute zehaztu lanak noiz hasiko dituzten: soilik esan dute hiru urte beharko dituztela lehen fasea egiten, Aretxabaletatik Bergarako bidea. Bigarren fasean Elorregitik Oñatira eta Aretxabaletatik Eskoriatzara. Hirugarrenean, Bergaratik Maltzagara.

Ezaugarriak

Alvaro Amann Garraio Sailburuak berak eman ditu tranbia honen ezaugarri nagusiak:

  • Luzera: 17.542 metro Aretxabaletatik Bergara.
  • Geltokiak: 19 ( sei Bergaran, bederatzi Arrasaten eta hiru Aretxabaletan )
  • Tranbiak: 10 tranbia. Bakoitzak 18,60 metro izango ditu eta 120 lagun sartuko dira ( 50 eserita eta 70 zutik )
  • Denbora: 33,6 minutu mutur batetik bestera
  • Bidaiariak: Urtean, 4.200.000

Sailburuak esan du tranbia Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatitik pasako dela. Autobusak jarriko dituztela Antzuola, Elgeta, Aramaio eta Leintz Gatzagara eta garraio proiektua bakarra dela herri danendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak