Bederatzi arrazoi ditu Ekimenak ezetz esateko

Marijo Deogracias 2005ko ots. 14a, 10:00
Europako Konstituzioaren inguruko hitzaldiak, mahai-inguruak eta bestelako mobilizazioak egingo dira asteon.

"Eskualde honetan ezetz esango diogu Europako konstituzioari, lehen Espainiakoari eta NATOri esan zitzaion moduan", adierazi zuen Xabier Arregi Ezezkoaren Aldeko Ekimeneko kideak. Taldeko hainbat lagunekin batera prentsaurrekoa egin zuten joan zen egubakoitzean Bergaran Ekimenekoek, ezezkoa azaltzeko bederatzi arrazoi emanez: "Europar konstituzioari ezetz diogu, estaturik gabeko nazioak ez dituelako aintzat hartzen eta autodeterminazio eskubidea ukatzen duelako; hizkuntza gutxituak baztertzen dituelako; gizarte eskubide nagusien aipamenik egiten ez duelako; herritarren parte hartzea aurreikusten ez duelako; genero parekidetasunik praktikatzeko modurik jartzen ez duelako; ingurumenaren kalterako hazkunde ekonomikoaren alde egiten duelako; eta AEBk praktikatzen duen interbentzionismoa defendatzen duelako. Arrazoi horiek ditugu Europako konstituzioari ezetz esateko eta Debagoienak ezetz esan diezaiola nahi dugu".

Horretarako ibarreko hainbat eragileren atxikimendua jasotzen ari direla ere azaldu zuten.

Hainbat ekimen asteon

Martitzenean Eskoriatzako HUHEZIn Europaren gainean eztabaida egongo da, 18:30ean eta Ezekoaren Aldeko Ekimenak hitzaldia emango du Arrasateko kultura etxean, 19:30ean. ELAk eguaztenean azalduko du bere iritzia Arrasaten, 18:30ean. Eguenean, berriz, ikasleek deitutako mobilizazio eguna izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak